XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraingo hau aldizkari eta elkarlanean eginiko idazlanetan argitaratutako textu bildumak osatzen du.

Azterketa hiru partetan bana daiteke.

Lehen partean erlijioari buruzko gogoeta sail bat biltzen du.

Bigarrenak erlijio bizitzaren momentu eta manifestapen garrantzitsu batzu deskribatzen dizkigu: otoitza, festa, kultoa, egungo egoera kulturala kontutan hartuz beti ere.

Hirugarrenak adierazpen erlijiosoak berekin dituen prolema nagusiei buruzko azterketa batzu eskaintzen dizkigu, hala nola sinboloa, mitoa, sakramentalitatea eta mintzaera erlijiosoa.

Madril-eko GEU teologi eskolak teologi astea antolatu zuen 1977-ko udaberrian.

Han agertu ziren txostenen bilduma bat duzu liburuki hau.

Gaia ezin gaurkoagoa izan.

Aldaketa azkarren eta sakonen mendean bizi gara.

Aldakuntza historikoak, kulturalak, sozialak, ekonomikoak, erlijiosoak etab.

Eta danok dakigu nolako astindua eman dioten aldaketa horiek kristau askoren sentipen erlijiosoari.

Aldaketa hauek ebanjelioa ikuspuntu berri batzuetatik irakurtzera eta interpretatzera behartu gaituzte.

Azken batetan fedea birplanteiatzera.

Teologi aste hartako hizlariek argi-ta garbi aztertzen dituzte aldakuntza guzti horiek kristau identitatean duten eragina.

Gizon modernoak bakerik eza asmatzen du: bere buruarekin, gauzekin, misterioarekin.

Eten honek eta haustura honek sortzen du, hain zuzen, bere larridura, bere zoritxarra.

Horrialdeok paketzerako dei bat izan nahi dute: nor bere deiarekin, eguneroko goraberarekin, lagun hurkoarekin, Jainkoarekin, hitza eta ixiltasunarekin, gurutze eta alaitasunarekin, otoitzarekin, askatasunarekin, leialtasunarekin...

Lehenago ere egin izan dugu Pronzato-ren aipamenik horrialdeotan.

Liburu hontan eskaintzen dituen gogoetak aurrekoen hildo beretik dihoaz eta estilo berberaz emanak daude.

Liburu hau edozein kristauari, kristau arruntari zuzendua dago, erlijioso eta monjai baino areago.